Irailaren 8an, hileko bigarren domekako azoka egingo dute Abadiñon. 10:30etik aurrera, eta 14:00ak bitartean, Durangaldeko ekoizleen hainbat elikagai eskuratu ahal izango da Txanporta plazan: ardi gazta, ahuntz gazta, eztia, ogia, ortuariak, esnekiak, kontserbak, txahal okela zein gozogintza. Azoka Txanporta plazan egingo dute, ohikoa duten moduan, baina euria eginez gero probalekuan izango da.
Hile honetako gonbidatuen artean, ehungintza, egur lanak, larruzko bitxiak eta ilustrazioak lantzen dituzten kideak izango dira.
Bestalde, dantza polinesiarrak egiten dituen Here Moana talde bilbotarra arituko da azoka girotzen.