Abadiñoko Gerediaga auzoko etxebizitza baten lapurretan egiten saiatu dira gaur. Lekukoek ANBOTOri jakitera eman diotenez, Ertzaintzaren lau patruila bertaratu dira. Hedabide hau segurtasun sailarekin harremanetan jarri da eta momentu honetan hainbat patruila bertan daudela baieztatu dio. Baita, momentuz ez dagoela atxiloturik.