10:30 inguruan istripua getatu da Traña-Matienako San Prudentzio kalean. Auto gidari bat ondoezik sentitu da eta kotxearen kontrola galdu du. Ibilgailua espaloi gainera sartu da eta eraikin baten horma jo du, bidean seinale bat eta zaborrontzi bat harrapatuta. Istripuaren eraginez ez da zauriturik izan, baina gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dutela azaldu dute udaltzaingoaren iturriek.