Astolako kiroldegiko taberna barikuan zabalduko dute

Anboto 2024ko eka. 25a, 12:25

Ohiko edariez gainera, ogitartekoak, plater konbinatuak eta pintxoak zerbitzatuko dituzte.

Astolako kiroldegiko tabernak uda sasoiko zerbitzua eskaintzeari ekingo dio bariku honetan. Gainera, taberna kudeatzeaz arduratuko den lan taldeak zerbitzu osoago bat eskainiko du aurten. Edariez aparte ogitartekoak, pintxoak eta plater konbinatuak eskainiko dituzte. Horrez gainera, gazteei begirako ekintzak antolatzea ere aurreikusi dute. Abadiñoko Udalak hainbat lan egin du instalazioetan, besteak beste sukaldean eta argiterian hobekuntzak eginda. 49.000 euro inbertitu ditu lanotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!