San Trokaz eta San Prudentzio jaietan dozena bat gertakari erregistratu dituzte

Anboto 2024ko eka. 13a, 09:46

Iaz Traña-Matienako jaietan izandako erasoak salatzeko kontzentrazioa egin zuten auzoan.

Bi borroka, hiru lapurreta -horietako bat mehatxupekoa- eta zazpi eraso erregistratu zituzten (euretariko bi eraso matxistak, eta beste bi, adinbakoen artekoak). Azken eraso horiek “ardura bereziarekin” jaso ditu gobernu taldeak.

Abadiñoko Udalak San Prudentzio eta San Trokaz jaietan erregistraturiko gertakarien balantzea egin du. Guztira hamabi gertakari erregistratu ziren udaltzaingoak, Ertzaintzak eta Traña-Matienako txosna batzordeak ipinitariko bitartekoetan. Honako hauek: bi borroka, hiru lapurreta, horietako bat mehatxupekoa; eta zazpi eraso, eraso matxistekin lotutako bi eta adinbakoen artean emandako beste bi. Azken horiek “ardura bereziarekin” jaso ditu gobernu taldeak.

Salaketa

Mikel Urrutia alkateak adierazi duenez, "eraso jarrerek ez dute tokirik gure gizartean". Era berean, gobernu taldeak "Abadiño herri seguru bat izateko lan" egiten duela, eta erasoak jasan dituztenei laguntza eskaintzeko prestutasuna agertu diela gogoratu du. Naiara Bildosola berdintasun zinegotziak azpimarratu duenez, "eraso matxistek gaur egun, zoritxarrez, lerroburuak betetzen jarraitzen dute. Abadiñarrok eta emakumeok jaiak askatasunetik bizi gura ditugu. Abadiñok eta udal gobernua osatzen dugunok gogor egingo dugu lan erasorik gabeko herri bat eta, hortaz, jaiak izan ditzagun”, adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!