BSG Matiena taldeak Getxoko jiu jitsu txapelketan parte hartu zuen asteburuan eta bederatzi domina irabazi zituen: urrezko sei, zilarrezko bat eta brontzezko bi. Durangaldeko talderik onena izan zen txapelketan.
Iragarri dutenez irailetik aurrera umeentzako saioak hasiko dituzte. "Honekin etorkizunera begira taldearen oinarriak sendo finkatzea dugu helburu", adierazi dute.