Amillenako kideen platerak dastagai Abadiñon, ekainaren 9ko azokan

Anboto 2024ko eka. 5a, 08:30

Azokara gonbidatu dituzten bestelako ekoizpenen artean ehungintza, makramezko bitxiak, loreak, landareak eta zeramika daude.

Ekainaren 9an hileko bigarren domekako azoka egingo dute Zelaietan. 10:30etatik aurrera, Durangaldeko ekoizleen hainbat elikagai eskuratu ahalko da Txanporta plazan: ardi-gazta, ahuntz-gazta, eztia, ortuariak, esnekiak, kontserbak, txahal okela zein gozogintza. Edizio honetako berezitasunen artean dastaketa nabarmentzen da. Arrazolako Amillena jatetxeko arduradunek plater bat prestatuko dute azokara bertaratzen direnen aurre-aurrean, feriako bertako elikagaiak erabilita. Horrez gainera ehungintza, makramezko bitxiak, loreak, landareak eta zeramika ere topatu ahalko dira azokan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!