Mendiolako eskolaren mendeurrena ospatzen ari dira, egun osoko egitarauagaz. Erakusketa bategaz eman diote hasiera egunari. 15 bat lagunez osaturiko talde eragile batek prestatu du erakusketa hau.
Eguerdian Mendiolako garai bateko Alluitz Dantza Taldeko kideek saioa egin dute. Ondoren, Errekatxo baten onduen dokumentala aurkeztu dute. Dokumentala Markel Onaindia kazetariak egin du, Bideografik ekoiztetxeagaz batera. Guztira, 18 lagun elkarrizketatu dituzte, bakoitza eskolaren edo auzo elkartearen garai eta testuinguru batekoa. “Dokumental honegaz, eskola hau auzolanean egin zela erakutsi gura dugu, orain 100 urte egin zela, Mendiolako eta Sagastako baserrietako jendea alfabetatzeko. Eta gaur egun ere auzoaren elkargune lez jarraitzen duela, auzoarentzat zein herriarentzat ekintza kulturalak eta jaiak egiteko toki modura”, adierazi dute Errakatxoko kideek. Bertaratu diren auzokideek hunkituta ikusi dute ikus-entzunezkoa.
14:30ean bazkari herrikoia egin dute, eta musikagaz eta kantuan emango diote amaiera mendeurren jaiari.