Energia Jarduketen Plan Orokorra aurkezteko saioa hilaren 30ean Errotan

Anboto 2024ko mai. 22a, 16:01

Klima-aldaketari egiten dion ekarpena murrizteko eta haren ondorioak arintzen laguntzeko Abadiñoko Udalaren programak ezagutzera emango dira. 

Abadiñoko Udalak informazio saio bat deitu du maiatzaren 30erako, 18:30ean, Errota Kultur Etxean, Jasangarritasun Energetikaoren Legea betez garatu duen Energia Jarduketen Plan Orokorrak eta udalak klima aldaketari egiten dion ekapena murrizteko dituen planak ezagutzera emateko. 

Aurkezpen saio hau datorren eguenean, maiatzak 30, izango da Errota Kultur Etxean, 18:30etatik 20:30era.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!