Abadiño Mahai Tenis Klubeko umeek hainbat domina lortu dituzte Bizkaiko txapelketan

Anboto 2024ko mai. 17a, 08:00

Benjaminak Bizkaiko txapeldun geratu dira.

Joan zen asteburuan eskola mailako Bizkaiko mahai tenis txapelketa jokatu zuten Basaurin eta uzta oparoarekin bueltatu ziren Abadiño Mahai Tenis Klubeko umeak. Benjamin mailan txapeldun geratu ziren taldeka Eder Fernandez abadiñarra, Beñat Vera atxondarra, Ametz Agirre elorriarra eta Pol Altamira durangarra. Buruz buruz, Bizkaiko azpitxapeldun izan zen Vera.

Haur-kategoriako taldea azpitxapeldun geratu zen. Maila berean eta buruz buru, brontzezko domina jantzi zuen Luken Vazquezek. Azkenik, kadete mailan laugarren izan ziren.

(Argazkiak: Abadiño Mahai Tenis Kluba)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!