[ARGAZKI GALERIA]: Abadiñarrek dantzarien saioagaz ekin diote San Trokaz egunari

Anboto 2024ko mai. 15a, 15:14

Jai eguna dute, gaur, Abadiñon. Egunari hasiera ezpatadantzari eta irlanderen dantzaldiagaz eman diote. Dantza saioa udaletxe aurrean hasi duten arren, euriarengatik frontoian bukatu behar izan dute dantzaldia. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Beranduegi taldeagagaz erromeria egongo da Txanporta plazan. 

EGITARAUA

Maiatzak 15, eguaztena

  • 13:00 Ezpatadantzari eta irlanderen dantzaldia San Trokaz plazan.
  • 17:00 Erromeria Txanporta plazan Beranduegi taldeagaz.

Maiatzak 17, barikua

  • 18:00 Disko Txiki Go!, disko-dantza Txanporta plazan.
  • 19:00 San Trokaz Eskuz Binakako pilota goxoa txapelketaren finalak, Tornosolo trinketean.

Maiatzak 18, zapatua

  • 09:00 Ganbarru Txirrindulari Elkarteren irteera. 
  • 12:00 Abadiñoko txokoen arteko herri kirol txapelketa probalekuan.
  • 14:00 Gazte Bazkari herrikoia Ferialeku plazan. Ondoren, Gazte Eguneko jokoak.
  • 18:30 San Prudentzio-San Trokaz esku pilota txapelketaren finala kadete mailan. Axtxiki Pilota Klubak antolatuta.
  • 18:30 Kalejira Skapaie elektrotxarangarekin.
  •  21:30 Kontzertua Txanporta plazan:
    - Garraio
    - Katu
    - Bengo

Maiatzak 19, domeka

  • 11:00-14:00 Umeendako jolasak Zelaietako eskoletan. Euria bada, probalekuan.
  • 11:00-14:00 Gazteentzako Emozio Parkea, frontoian.
  • 16:00-19:00 Umeendako jolasak Zelaietako eskoletan. Euria bada, probalekuan.
  • 16:00-19:00 Gazteentzako Emozio Parkea, frontoian.

Maiatzak 24, barikua

  • 18:00 Kontzertua probalekuan: Goazen. Gonbiteak eskuragarri Udal Mediatekan eta Errota Kultur Etxean maiatzaren 13tik aurrera (gehienez 4 sarrera pertsonako)
  • 21.30 Su Danborrak kale-ikuskizuna (Deabru Beltzak antzerki taldea), Ferialekuan.

Maiatzak 25, zapatua

  • 11:00 Artisautza azoka Txanporta plazan, Abadiñoko emakume artisauek antolatuta.
  • 12:00 Kalejira: Otxote Muñatones.
  • 14:30 Paella erraldoia Ferialeku plazan.IGE Abadiño H.E., Talde Batuak, Katalamixon, Lasterbidean, Gazte Asanblada, Sare eta Ganbarru taldeek antolatuta. 
  •  18:00 Familia ikuskizuna: Panoli Kabareta (Ganso & Cia) Ferialeku plazan.
  •  21:30 Kontzertua Txanporta plazan:
    - J. Martina
    - Su Ta Gar
  • Ondoren DJ Kool

Maiatzak 26, domeka

  •  11:30-14:30 Umeentzako herri-kirolak eta jokoak Ferialekuan.
  • 18:00 Kalejira eta dantzaldia Talde Batuak taldeko umeekin eta Txanbolin taldeko txistulariekin, Txanporta plazan.
  • 19:00 Txokolatada Txanporta plazan, Hiper Eroski Abadiñoren laguntzagaz.
  • 20:00 GERBASi agur eta jaien amaiera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!