Bizkaiko Foru Aldundiak herritarren laguntza eskatu du dortoka autoktonoak aurkitzeko

Anboto 2024ko apirilaren 29a

Abadiñoko Udaletik azaldu duteenez, 'SOS Apoarmatuak proiektua' martxan jarri dute. 

Abadiñoko Udalak jakitera eman duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak herritarren laguntza eskatu du Bizkaiko ibai, hezegune eta zelaietan apoarmatu/dortoka autoktonoak lokalizatzeko. "Proiektu horren barruan, bereziki garrantzitsua da espezimenak lokalizatzea", adierazi dute. 

Hori horrela, espezimen bat ikusten duen edozeini zuzenean harremanetan jartzeko eskatu diote: 688 847 376 edo 619 490 556 telefono zenbakira deituta edo sosgalapagos@gmail.com zein espacio.naturales.protegidos@bizkaia.eus helbidera idatzita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!