San Prudentzio jaiak

Gaueko autobus zerbitzua egongo da sanprudentzioetan

Anboto 2024ko api. 25a, 13:18

Autobus zerbitzua apirilaren 27an eta 30ean eta maiatzaren 4an egongo da.

Abadiñoko Udalak doako autobus zerbitzua jarriko du San Prudentzio jaietarako. Autobus zerbitzua apirilaren 27an eta 30ean eta maiatzaren 4an egongo da.  Autobusa 00:00etik goizaldeko 04:00etara ibiliko da, 30 minutuz behin.  

Lehen zerbitzua 00:00etan abiatuko da Traña-Matienatik, geralekua Erezena kalean egongo da (Farmazia aurrean). Zelaietan eta Muntsaratzen Bizkaibuseko geltokietan geldituko da. 

Bestalde, Abadiñoko Udaletik garraio publikoa erabiltzeko gomendioa luzatu dute. "Euskotrenetik jakinarazi digute zapatu gauetako zerbitua indartu egingo dutela", gaineratu dute. Euskotrenen ordutegiak hemen kontsultatu daitezke

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!