Jardunaldiaren helburua nahasmendu horren ezaugarriak ikuspegi klinikotik zein hezkuntzaren eta gizartearen ikuspuntutik ezagutaraztea, eta gaitz horrek jotako pertsonen eta haien familien bizitzan duen eragina ikusaraztea da. Hori horrela, ekimenak gizarteko, osasun mentaleko, pediatriako, erizaintzako, hezkuntzako, administrazio publikoko, hirugarren sektoreko erakundeetako eta eragindako familietako ordezkariak batu zituen.
"Nahasmenduak eragindako familiek badakigu zer erronkari egin behar izaten dieten egunero aurre, eta bakarrik ez daudela esan nahi diegu. Haiei lagunzeko eta entzuteko gaude hemen", adierazi zuen Edurne Maguregi Abadiñoko Gizarte Ongizateko zinegotzi eta alkateordeak.
Rosa Caballero ASAFEko lehendakariak ostera, jardunaldiagaz beraien helburu nagusietako bat bete zela azaldu zuen. "Dibulgazio zientifikoa lortu dugu, alegia, gaitza ikusaraztea eta gure seme-alaben bizitzan gurutzatzen diren askotariko arloetako profesionalekin ezagutza sortzea", gaineratu zuen.