Instalazioa hobetzeko lanak amaitu eta gero, asteon zabaldu dute berriro ere Traña-Matienako Herritarren Arretarako Zerbitzua. Bertan, arreta emateko zerbitzua, gizarte langilearen bulegoa eta adinekoentzako podologia zerbitzua emango dira. Arreta ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da.
"Ematen den zerbitzua nabarmen hobetzeaz gainera, pribatutasun handiagoa eman eta irisgarritasun fisikoa hobetuko duten funtsezko obrak egin ditugu", adierazi du Edurne Maguregi Gizarte Ongizateko zinegotziak.