Egun osoko egitaraua prestatu dute eta 12:30ean emango diote hasiera, bermutagaz. Lehenengoa Gaztetxean bertan hartuko dute, eta, ondoren, Abadiñoko tabernetatik ibiliko dira. 14:30ean bazkaltzeko batuko dira eta 17:00etan De Norte a Sur taldeak dantza erakustaldia egingo du. Ondoren, 'mojitoak eta rebujitoak' salduko dituzte. DJekin emango diote amaiera egunari.
Abadiñoko Gaztetxeko kideek andaluziar jantzita joateko deia egin diete herritarrei. Jantziei buruzko lehiaketa egingo dutela azaldu dute.