Abadiñoko Udalak maiatzaren bigarren hamabostaldian itzuliko ditu Astolako greba egunengatiko kuotak

Anboto 2024ko api. 10a, 12:53

Abadiñoko Udalak jakitera eman duenez, maiatzaren bigarren hamabostaldian itzuliko die erabiltzaileei Astolako kiroldegiko kuoten zati proportzionala, Bizkaiko sektoreko hitzarmenaren negoziazioarengatik egin diren eta kirol-zerbitzuetan eragina izan duten greba-egunengatik. 

Bestalde, mobilizazioek jarraituz gero, kalkulua errepikatu egingo dela azaldu dute. Instalaziorako bonuaren ordainketa helbideratuta duten pertsonek modu automatikoan jasoko dute itzulketa, aurretik erreklamaziorik egi behar izan barik. "Langileentzat gatazka azkar eta egoki konpontzea espero dugu. Hori gertatu arte dagozkion itzulketak egingo ditugu", azaldu du Mikel Urrutia alkateak. 

Gainera, hiruhileko eta hileko abonuak dituztenei ere, martxoko diru zatia itzuliko dietela jakitera eman du udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!