Abadiñoko hainbat puntutako irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu dute

Anboto 2024ko apirilaren 10a

Abadiñoko Udalak 65.000 euroko inbertsioa egin du herriko hainbat puntutako irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. 

Udaletik jakitera eman dutenez, hauek dira egindako lanetako batzuk: San Prudentzio kalean, Zure Denda parean, espaloia konpondu da, baita Trañaetxosten ere. Lebarioko industrialdean eta Astolako futbol-zelaiaren ondoan aparkalekuko zorua konpondu da eta Mendiolako pilotalekuaren sarrera ere hobetu da, besteak beste. 

Horrez gain, diru partidarik garrantzitsuena landa-auzoetarako sarbideak hobetzeko erabili dela azaldu dute, Goxentzia eta Mendiolako parte batean, ur-bilketa edo errepideen zorua hobetzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!