Ioseba Imanol Vilasen eta Diego Gilen kartelak dira San Prudentzio eta San Trokaz jaietako irabazleak

Anboto 2024ko api. 8a, 12:03

Bakoitzak 300 euroko saria jasoko du. 

Abadiñok baditu San Prudentzio eta San Trokaz jaietarako kartelak. San Prudentzioetako kartel irabazlea Ioseba Imanol Vilas Molina donostiarra da. San Trokazetakoa, berriz, Diego Gil Hernando diseinatzaileak (Burgos) irabazi du. 

Bestalde, Abadiñoko Udaletik jakitera eman dute, lehiaketa bakoitzera dozena bat lan aurkeztu direla eta aurkeztutako lanak apirilaren 22tik maiatzaren 26ra udaleko webgunean ikusgai egongo direla. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!