Abadiñoko landabide publikoei buruzko ikerketaren memoria eta kartografia herritarren eskura

Anboto 2024ko api. 8a, 09:35

Dokumentazioa apirilaren 23ra arte egongo da ikusgai. Ondoren abadiñarrek hilabeteko epea izango dute alegazioak aurkezteko. 

Abadiñoko Udalak herriko bide publikoei buruzko azterketa tekniko bat egin du eta prozedura bat abiatu du bide horien inbentario ofizial eguneratu bat izateko asmoz. Dokumentazioa herritarren eskura jarri du udalak. Apirilaren 23ra arte egongo da ikusgai, eta ondoren abadiñarrek hilabeteko epea izango dute alegazioak aurkezteko. 

Gainera, herritarrek izan ditzazketen zalantzak argitzeko, hitzorduak eskatzeko zerbitzua ere jarri dute martxan. Hitzorduak aurrez aurre eskatu ahal izango dira Herritarrentzako Arreta Bulegoetan, edo telematikoki haz@abadiano.eus helbidera idatzita. Hitzorduak goizez zein arratsaldez egin ahal izango dira, eta eskaera apirilaren 19a baino lehen egin beharko dira. 

Bestalde, dokumentazioa ikusi gura duenak, hemen, Abadiñoko Udaleko webgunean aurkituko du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!