Asier Aspuru Ipar Euskal Herriko trinketeko lehen mailako txapeldun

Anboto 2024ko api. 6a, 20:24

Afizionatuetako lehen mailako txapelketa irabazi du arratsalde honetan Irisarrin (Nafarroa Beherea).

Asier Aspuru pilotari abadiñarrak txapel berri bat gehitu dio bere kirol ibilbideari. Gaur Ipar Euskal Herriko afizionatuetako eskuz banakako lehen mailako txapela eskuratu du Irisarriko trinketean (Nafarroa Beherea). Txapelketako finala Aritz Lekuona saratarraren kontra irabazi du 40-19 emaitzagaz. Partida Aspuruk 8-0 partzialagaz hasi duen arren, une horretatik aurrera Lekuona ipini da aurretik 8-9 emaitzagaz. Jokoak aurrera egin ahala abadiñarrak agindu du partidan zehar, harik eta 40-19 emaitzara iritsi diren arte.

Aspuruk Ipar Euskal Herriko bigarren mailako txapela lortu zuen Donibane Garaziko trinketean, 2020an. Aurten, lehen mailako afizionatuetako txapela irabazi du lehenengo aldiz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!