Abadiñoko Udalak %22,2 hobetuko du eraikinen garbiketako langileen oinarrizko soldata

Anboto 2024ko mar. 14a, 13:19

Abadiñoko Udalak soldaten igoera horrez gain, administrazio pleguetan klausula bat sartzeko konpromisoa ere hartu du. 

Abadiñoko Udalak eraikinen garbiketako langileen oinarrizko soldata hobetzea erabaki du. Lehenengo urtean 22.000 euro gordin izango dira eta hurrengoetan 23.113. Gainera, udaletik jakitera eman dute, kopuru horiek langile bakoitzaren aniztasunarekin eta plusekin osatuko direla. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!