Martxoaren 16an Udaberriko Festa ospatuko dute Muntsaratzen

Anboto 2024ko mar. 13a, 15:12

Zapatuan,  martxoaren 16an, Udaberriko Festa ospatuko dute Muntsaratzen.

Egitaraua 11:00etan hasiko da artisautza azokarekin. 12:00etatik aurrera, txikientzako aurpegi-margoketa eta tailerrak egongo dira. 17:00etatik aurrera, DJ Kaktusek musika jarriko du, 19:00etan J.M. Akustik eta Rodri & Ale & Felix ariko dira, eta 20:30etatik aurrera DJ Danik musika jarriko du. Egitaraua Muntsaratz Auzo Elkarteak antolatu du, Barrizten Kultur Elkartearen laguntzarekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!