Abadiñoko Udalak San Prudentzio eta San Trokaz jaietarako kartel lehiaketa martxan jarri du

Anboto 2024ko mar. 7a, 10:44

Apirilaren 2ra arte, 20:00ak, dago aukera lanak aurkezteko. 

Abadiñoko Udalak San Prudentzio eta San Trokaz jaietarako kartel lehiaketa martxan jarri du. Lanak posta elektronikoz bidali daitezke kultura@abadiano.eus helbidera, apirilaren 2a bitarte. 

Udaletik jakitera eman dutenez, kartelaren edukia librea izango da, lehiaketaren gaia kontuan hartu beharko den arren, eta leloak hauek izango dira nahitaez: San Prudentzio Jaiak 2024, Traña-Matiena (Abadiño), eta San Trokaz 2024 Abadiño. 

Lanak epaimahai kualifikatu batek aukeratuko ditu eta sari emateak honako egun hauetan egingo dira: San Prudentzio jaietako kartelarena, apirilaren 27an. Eta San Trokazetakoa, maiatzaren 12an.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!