Astolako kiroldegian izan diren greba-egunei eta aurrerantzean deitu daitezkeenei dagozkien kuoten parte proportzionala itzuliko diete erabiltzaileei. Abadiñoko Udaletik jakitera eman dutenez, martxoaren 31n bukatzen den hiruhilekoa amaitu eta gero egingo da; beraz, ordainketa apiriletik aurrera egingo da.
Instalaziorako bonuaren ordainketa helbideratuta dutenek modu automatikoan jasoko dute itzulketa apiriletik aurrera. Ordainketa eskudirutan edo banku-txartelarekin egin dutenek martxoaren 15etik 27ra bitarteko epea izango dute kiroldegian bertan euren datuak emateko.