Joan zen domekan Unai Herce eta Mikel Carracedo abadiñarrek zilarrezko domina bana eskuratu zuten Zamudion jokatutako Oso Duro txapelketan. Jiu-jitsu modalitateko txapelketan Abadiñoko BSG Matiena taldeko kideek maila paregabea erakutsi zuten. Hercek 82 kilo azpiko mailan, gerriko zuriagaz, lortu zuen domina. Carracedok, berriz, 94 kilo azpiko mailan, gerriko marroiagaz.