Abadiñoko Udalak kanpoko enpresa bat kontratatu du AHTren obren jarraipena egin eta betebehar eta eskakizun guztiak "zorrotz" betetzen direla ikuskatzeko. Bestalde, udaletik jakitera eman dute, langile adituek herritarren kontsultak jaso eta erantzungo dituzte. Horretarako harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa egokitu dituzte, eta hilean behin arreta aurrez aurre emango dute udal lokaletan.
"Proiektu horrek inpaktu handia du ikuspuntu askotatik, eta Abadiñoko hainbat eremutan dituen eraginak larriak dira. Udalak arduraz jokatu eta gertutik jarraitu behar du, etengabeko informazioa izateko eta landa-auzo horietan, sarbideetan eta pertsonengan aurrez ezarritakoa baino eragin negatibo handiago izango luketen desebideratzeak saihesteko", adierazi du Mikel Urrutia Abadiñoko alkateak.