Abadiñoko Udalak dagoeneko esleitu du Traña-Matienan eta Muntsaratzen komun publikoak jartzeko proiektua. Udaletik jakitera eman dutenez, lanak 110.006 euroko aurrekontua du.
Traña-Matienan komun publikoa jartzea iazko aurrekontu parte-hartzaileetan proiektu bozkatuena izan zen. "Baina jarduketa atzeratu egin da, benetako kostuak ezarritako muga gainditzen zuelako, eta, beraz, lehiaketa publiko atera behar izan da. Gainera, hainbat soluzio tekniko baloratu dira, eta udalak azkenean Muntsaratzen beste komun bat instalatzea erabaki du", azaldu dute prentsa ohar bidez udaleko kideek.