Bihar, otsailak 15, Angelman Sindromearen Nazioarteko Eguna da eta Abadiñoko Udalak gaixotasuna ikusarazteko kanpainagaz bat egin du. Hori dela eta, bihar Txanporta Kultur Etxearen fatxada berdez argiztatuko dute eta pankarta bat jarriko dute udaletxeko balkoian.
Udala Angelman Sindromearen Elkarteak bultzatutako kanpainara batu da. Azken honek funtsak batu gura ditu gaixotasunaren ikerketara bideratzeko. Informazio gehiago hemen dago eskuragarri.