Kimetz Aranburu hirugarren pistako Espainiako Kopako sailkapen orokorrean

Maialen Zuazubiskar 2024ko ots. 5a, 11:20

Café Dromedario - Flotamet taldeko Kimetz Aranburu abadiñarra maila paregabean dabil. 

Valentziako Luis Puig belodromoan jokatu zen atzo pistako Espainiako Kopako azken jardunaldia. Espainiako Kopa lau lasterketak osatzen dute; Kopari azaroaren 25ean ekin zioten Sevillan eta atzo eman zioten amaiera, Valentzian, lau jardunaldiren ostean. Kimetz Aranburu abadiñarrak maila paregabea erakutsi du lasterketa guztietan, eta Espainiako Kopa hirugarren postuan bukatzea lortu du Oscar Orts eta Eñaut Urkaregiren atzetik. 

Datorren asteburuan, otsailaren 10 eta 11n, Aranburu Sevillan jokatuko den pistako Espainiko Txapelketan egongo da Euskadiko selekzioagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!