Eguraldi ona lagun, jendetza espero da bihar Abadiñon San Blas egunean

Anboto 2024ko ots. 2a, 13:30

Aurreikuspen guztien arabera, biharkoak azoka arrakastatsua izateko osagai guztiak dauzka. Aurten, San Blas eguna zapatua da, iragarpen guztien arabera eguraldi ona egingo du eta Abadiñora jendetza bertaratzea aurreikusten da. Gainera, inoizko ekoizlerik gehien egongo da. Nekazaritza azokak ehun bat ekoizle bilduko ditu, eta ganadu azokak 190 bat abelburu.

"San Blas oso egun berezia da jende guztiarentat, abadiñarren egun handietarikoa. Gure hitzordurik tradizionalena da, izan garenaren eta gorde gura dugunaren isla", adierazi du Mikel Urrutia Abadiñoko alkateak. 

Jai girorik ez da faltako bihar Abadiñon, eta goizetik gauera arteko programazio berezia antolatu dute bertarako. Txistulariak, bertsolariak, herri kirolak, idi probak eta kontzertuak egongo dira, besteak beste. "Zapatua denez, aurtengo azoka garrantzitsua izango da lehen sektorearentzat eta ostalarientzat. Zalantzarik barik, bertakoek eta bisitariek gozatzeko eguna izango da. Hori horrela, programazio erakargarria diseinatu dugu herriko elkarteekin elkarlanean", gaineratu du Edurne Maguregi alkateordeak. 

Abadiñoko Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko duela iragarri du. Egunean zehar, 09:00etatik 15:00etara eta gauean 22:00etatik 04:00etara Traña Matienatik Zelaietara artean orduerdiro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!