Zapatu eta domekan ere garbiketa zerbitzua egongo da Abadiñon

Anboto 2024ko urt. 31a, 12:37

Argazkia: @aytoabadiano

Langile kopurua plaza eta erdian handituko da.

Datozen bost urteetarako bideak garbitzeko zerbitzua kontratatu du Abadiñoko Udalak. Atzoko osoko bilkuran  Abadiñoko Udalak jakitera eman zuen, Traeco Medioambiental enpresari esleitu diola kontratua, 3.338.000 eurorengaitik. 

Kontratu berri horretan aurreikusten denez, asteburuetan zerbitzua indartu egingo da hiru gune nagusietako lekurik jendetsuenetan. Zapatu eta domeketan Zelaieta eta Muntsaratzeko lekurik jendetsuenetan garbiketa-zerbitzua egongo da, eta zerbitzu hori domeketan Traña-Matienara ere zabalduko da. 

"Urte hauetan garbiketa-zerbitzuak kexa asko eragin ditu. Horregatik, ahalegin handia egin da kontratuaren baldintzak hobetzeko.  Langile gehiago eta zerbitzuaren kalitatearen jarraipena eta kontrola hobetzeko tresna gehiago eta hobeak izango ditugu", azaldu du Mikel Urrutia alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!