Inauteriak girotzeko merkatari eta ostalariei zuzendutako lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak

Anboto 2024ko urt. 30a, 12:29

Abadiñoko inauterietako artxiboko irudia.

Bi sari emango dira. Lehenengoa 200 eurokoa izango da, denda eta tabernetako langileen mozorro, karakterizazio eta interpretazio onenari dagokiona. Eta bigarrena, 100 eurokoa, taberna edo denden dekorazio onenari dagokiona. 

Abadiñoko Udalak inauterietako mozorro eta dekorazio lehiaketa antolatu du herriko denda eta tabernentzat. Udaletik jakitera eman dutenez, honekin sektorea dinamizatu gura dute, eta otsailaren 9 eta 10ean jai giroa sortu. 

Gainera, bi sari egongo dira, 200 eta 100 euroko sari bana. Parte hartu gura dutenek izena emateko fitxa bete beharko dute Errota Kultur Etxean, Traña-Matienako HAZ bulegoan eta Mediatekan. 

"Garrantzitsua da azpimarratzea saltokien eta beharginen parte-hartzea ez dagoela elkarren artean baldintzatuta. Establezimenduak modu independentean aurkez daitezke, eta beharginek ere modu pertsonalean parte har dezakete, baita establezimenduak parte hartzen ez badu ere. Magultasun modu bat da, eta helburua negozioak eta zerbitzuak adeitasunez eta arduraz emateko lan egiten duten pertsonak animatzea", azaldu du Edurne Maguregi alkateordeak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!