Ez aurrera ez atzera geratu den mendizale bat erreskatatu dute Untzillatxen

Anboto 2024ko urt. 27a, 14:29

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, eguerdi honetan mendizale bat erreskatatu dute Untzillatxen.

Mendizalea ez atzera ez aurrera geratu da eta laguntza eskatu behar izan du behera jaisteko. Helikopteroagaz erreskatatzen saiatu diren arren, honekin ez dute lortu. Hala ere, dagoeneko larrialdi zerbitzuak berarekin daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!