Abadiñoko Udalak sanblasetako argazki lehiaketaren berri eman du. Aurkeztu beharreko argazkiak nekazaritza azokari buruzkoak edota hurrengo egunetako jarduerei buruzkoak izan behar dira. Gaia San Blas 2024 da eta argazkiak originalak eta argitaratugabeak izan behar dira. Baldintza teknikoak honako hauek dira: 1920 pixel, JPG formatua, 72 dpi-ko bereizmena, 2 Mb gehienez eta lehiakide bakoitzak gehienez bi argazki aukeztu ditzake. Argazkia erakusketarako aukeratzen bada, bereizmen handikoa izan beharko da, 4000 pixel luze, 254 ppp eta JPG formatua.
Argazkia aurkezteko epea otsailaren 11n bukatuko da, 20:00etan eta sanblas@abadiano.eus helbide elektronikora bidali beharko dira. Datu pertsonalak PDF batean aurkeztu behar dira: izenburua, izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, harremanetarako telefono-zenbakia eta argazkiak erakusketan jartzeko baimena.
Sari banaketa Errota Kultur Etxean egingo da, otsailaren 19an, 19:00etan. Hiru sari banatuko dira, guztira 800 euro. Lehenengoak 400 euro irabaziko ditu, bigarrenak 250 euro eta accesit sariak 150 euro eskuratuko ditu.