Zelaietako mugikortasuna hobetzeko parte-hartze prozesuko azken tailerra egingo dute

Anboto 2024ko urt. 18a, 15:13

Urtarrilaren 25ean izango da Txanporta Kultur Etxean, 18:30ean. Otsailean, berriz, herri-kontsulta egingo dute. 

Zelaietako mugirkotasuna zehaztu eta hobetzeko herritarren parte-hartze prozesua martxan jarri zuen Abadiñoko Udalak joan zen irailean. Datorren eguenean, prozesu horretako azken tailerra egingo dute, 18:30ean, Txanporta Kultur Etxean. 

Udaletik jakitera eman dutenez, proiektuan funtsezko bost aldaketa proposatzen dira: biribilgune berria Alfredo Baeschlinen; Iturritxo hegoaldea noranzko bikoa bilakatzea; espazio segurua mantentzea bizikletan edo patinetean ibiltzeko Zeletaben, baina ordu jakin batzuetan ibilgailuen joan-etorriarekin batera; trinketeko aparkalekua antolatzea eta inguru horretako trafikoa berrantolatzea, oinezkoentzako eta ibilgailuen zirkulaziorako espazioak bereiziz; eta, azkenik, hainbat aldaketa Ferialeku eta Solozabal inguruetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!