Abadiñoko Udalak herritarrak Tokiko 2030 Agenda Plana definitzera animatu ditu

Aitor Ruiz 2024ko urt. 17a, 12:37

Herritarrek parte hartzeko saioa prestatu dute eguaztenean, urtarrilaren 24an, 18:30etik 20:00etara, Errota Kultur Etxean.

Garapen Jasangarrirako Helburuen barruan (GJH) kokatutako prozesua da, herriaren etorkizuna irudikatzeko helburua duena. Herritarren parte-hartzea funtsezkoa denez, inkesta bat betetzea eskatu die udalak, udalerriaren erronka nagusiak identifikatzen eta lehentasunak zehazten lagundu dezaten.

Inkesta hemen bete daiteke eta herritarrek dituzten kezkak adierazteko balioko du. Horrez gain, saio bat antolatu dute urtarrilaren 24an, Errota Kultur Etxean, 18:30etik 20:00etara, biztanleek etorkizuneko Abadiño irudikatzeko. Mikel Urrutiak, herriko alkateak, azaldu du, "gura dugun herria, gura dugun udalerri jasangarria eta bizi-kalitatea guztion artean definitu behar dugun proiektua da, eta, horregatik da hain garrantzitsua herritarren parte-hartzea, eta horregatik laguntza eskatu gura dizuegu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!