Fermin Muguruzaren 'Bidasoa' dokumentala, barikuan, Abadiñon

Anboto 2024ko urt. 16a, 16:51

Emanaldia Errota Kultur Etxean izango da iluntzeko 19:00etan. Sarrerak Mediatekan eta Errotan bertan ipini dituzte eskuragarri.

Isiotu Kultur Elkarteak eta Abadiñoko Udalak Fermin Muguruzaren Bidasoa dokumentalaren emanaldia antolatu dute. Ikus-entzunezkoak Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan migratzaileek bizitzen dituzten tragediak ditu oinarri. 2018an, Frantziak kontrol eta muga itxierak ezarri zituen. 10 hildako egon ziren urtebetean. 2021tik hona ere, zazpi pertsona hil dira Irun eta Hendaia arteko uretan itota. Urte bereko urrian, tren batek hiru migratzaile harrapatu zituen Ziburun. Dokumentalean, ibaiaren bi aldeetako ekintzaileei ahotsa emateaz gainera, Irungo Harrera Sareko kideei, Bidasoa elkarteko kideei, eta migranteei ematen zaie ahotsa.

Emanaldirako sarrerak Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan eskuratu daitezke 3 euroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!