Bloodred Hourglass taldea da KOBA Live jaialdirako konfirmatutako azken taldea. 2005ean sortu zen taldea eta demo bat eta hiru EP kaleratu zituzten lehenengo urteetan. Deviant Grace (2010) EPak taldea ezagunagoa egin zuen eta geroago, Lifebound albuma grabatu zuen. Hasieran groove metala jotzen zuen, Lamb of God taldearen antzerakoa, baina azken lanak death metal melodiko modernoak dira, sintetizadoreekin, zati malenkoniatsuekin eta ahots gutural, oihukatu eta garbiez osatuta.
Bloodred Glass taldeak itxi du KOBA Live jaialdiko aurtengo kartela. Finlandiarrekin batera hauek egongo dira: Metalium, Dark Tranquillity, Ad Eternun, Rise to Fall, Dark Embrace, Diabulus in Musica, Alerta, Crisix eta Skeletoon. KOBA Live jaialdiko esparrura sartzeko sarrera beharko da. Jaialdirako abonuak hemen eros daitezke.