Abadiñon urteko lehenengo azoka egingo dute domeka honetan, urtarrilak 14

Anboto 2024ko urt. 12a, 12:00

Zelaietari bizia eman guran, Abadiñoko zenbait ekoizle eta artisauk ekimen berri bat ipini zuten martxan iazko urte amaieran. Hileko bigarren domeketan, herrian azoka egiten hasi ziren. 

2024ko lehenengo azoka domeka honetan egingo dute, 10:30etik 14:00etara,  Zelaietako Txanporta plazan. Bertaratzen direnek deneriko produktuak aurkituko dituzte: ardi-gazta, ahuntz-gazta, eztia, ogia, ortuariak, esnekiak eta txahal okela, besteak beste. Baita ehungintzako produktuak, bitxiak, makrame teknikaz eginiko lepokoak, kosmetika naturala, kontserbak eta abar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!