Suugar Musika elkarteak Abadiñoko Udalaren laguntzagaz Koba Live jaialdia antolatu du ekainaren 21 eta 22rako. Udaletik jakitera eman dutenez, SkeleToon talde italiarra bertan izango da. SkeleToon 2011n sortu zen, eta gaur egun power metala, umorea eta fantasia uztartzen dituen Nerd Metalaren aitzindaritzat hartzen da.
SkeleToon taldeagaz batera, honako talde hauek ariko dira: Metaliun, Dark Tranquillity, Ad Eternun, Rise to Fall, Dark Embrace, Diabulus in Musica, Alerta eta Crisix.