Alerta Durangon sortu zen 1997 urtean, eta orain artean bost lan kaleratu dituzte: Soma Tv, Devhil, Siempre mas fuertes, Seguimos creyendo eta Tú decides el final. Une honetan, beraien seigarren estudioko lana izango dena prestatzen ari dira.
Ekainaren 21ean eta 22an egingo dute Koba Live jaialdia Abadiñon, eta bertan joko du Alerta taldeak; hardcore eta metal doinuak jorratzen dituzte. Durangoko taldeak ez ezik, Metallium, Dark Tranquillity, Ad Eternun, Rise to fall, Dark Embrace eta Diabulus in Musica taldeek joko dute; izen gehiago aurrerago iragarriko dituztela azaldu dute antolatzaileek.