Udaletik azaldu dutenez, Traña-Matienan komun publikoa instalatzea izan zen azken aurrekontu parte-hartzaileetan boto gehien jaso zituen proiektua, baina jarduketa atzeratu egin da, benetako kostuak ezarritako zenbatekoaren muga gainditzen zuelako. Beraz, lizitaziora orain aterako dute.
Komunetako bat Traña plazaren inguruan egongo da, eta bigarrena Zelaieta-Muntsaratzen. Bigarren honen putu zehatza ez dago oraindik finkatuta. "Proiektu hori talde guztiekin landuko dugu, bigarren instalazio horrek kokapen egokia zehazteko. Helburua Abadiñoko herrigune bakoitzean gutxienez komun pulbiko bat izateko pausoak ematea da", azaldu du Mikel Urrutia alkateak.