Urdax Magunazelaia Euskadiko harri handien txapeldun

Maialen Zuazubiskar 2023ko abe. 18a, 12:25

Argazkia: www.aiurri.eus

Harri handien harri jasotze txapelketa zapatuan jokatu zen Asteasun. 7 harrijasotzaile aritu ziren. 

Zapatuan Euskadiko harri handien txapelketa jokatu zen Asteasun (Gipuzkoa) eta Urdax Magunazelaia abadiñarrak nagusitasunez irabazi zuen. Magunazelaiak guztira 10.150 kilo jaso zituen, bigarren sailkatu zen Gari Garmendiak, baino, 3.975 kilo gehiago.

Harri jasotzaileek 200 kiloko laukizuzena, 175 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola altxatu behar izan zituzten. Eta harri guztietan abadiñarra gailendu zen. Magunazelaiak, 200 kiloko laukizuzenari 11 jasoaldi egin zizkion, 175 kiloko zilindroari 16, 150 kiloko kubikoari 16 eta 125 kiloko bolari 22. 

SAILKAPENA:

  1. Urdax Magunazelaia 10.150
  2. Gari Garmendia 6.175
  3. Xabier Aranburu 5.825
  4. Jon Unanue 5.700
  5. Julen Diaz 4.800
  6. Sergio Mielgo Lopez 4.725
  7. Aimar Galarraga Ibarguren 4.650
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!