Zelaieta Herri Eskolako irisgarritasuna hobetzeko lanak dagoeneko bukatu dituzte. Udaletik azaldu dutenez, lanen helburua Zelaieta Herri Eskolako barruko sarbidea berriro urbanizatzea izan da, irisgarritasuna hobetuz, desnibelak kenduz eta batez ere, oinezkoek erabiliko duten plataforma bakarra osatuz.
"Jarduketa hau oso garrantzitsua zen, eta berehala egin behar zen, dirulaguntza ez galtzeko. Urtea amaitu baino lehen bukatu da eta hori albiste ona da Abadiñorentzat", azaldu du Naiara Bildosola Hezkuntza eta Euskara arloko zinegotziak.