Gora Etorri, DJ Kool eta DJ Gartzi, zapatuan, Abadiñoko Elkartasun asteburuan

Anboto 2023ko abe. 14a, 11:30

Abadiñon jada urteroko ohitura bihurtu den Elkartasun Asteburua egingo dute asteburu honetan; bihar abenduak 15, eta zapatuan, abenduak 16.

Bihar 19:00etan emango diote hasiera egitarauari, Tipularen sehaska kanta dokumentalaren proiekzioagaz. 19:00etan izango da, Txanporta Kultur Etxean. 

Zapatuan 13:00etan hasiko dute eguna, BBK aurrean egingo duten elkarretaratzeagaz. 14:30ean herri bazkaria egingo dute Traña-Matienako frontoian, eta, ondoren, bingo musikatua eta karropoteoa. 

Egunari amaiera emateko, kontzertuak egongo dira Isiotu Kultur Elkartean. 20:00etan DJ Kool musika ipintzen hasiko da; ondoren, Gora Etorri talde durangarrak emango du kontzertua. Herriko DJ batek emango dio amaiera egitarauari, DJ Gartzik. 

EGITARAUA

ABENDUAK 15

  • 19:00 Tipularen sehaska kanta dokumentala. (Txanporta Kultur Etxea)

ABENDUAK 16

  • 13:00 Elkarretaratzea (BBK)
  • 14:30 Herri bazkaria (Traña-Matienako frontoian)
  • Ondoren bingo musikatua eta karropoteoa
  • 20:00 Kontzertuak: DJ Kool, Gora Etorri eta DJ Gartzi
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!