Abadiñoko herritarrek abenduaren 22ra arte aukera izango dute aurrekontu parte hartzaileetan botoa eamteko. Udaletik jakitera eman dutenez, aurrez hautatutako 24 proiektuen artean aukeratu beharko dute herritarrek.
Botoa aurrez aurre (udal eraikinetan) zein online eman ahalko da.
"Aurten askoz proiektu gehiago igaro dira bigarren fasera. Seinale ona da, zenbat eta herritarren parte-hartze handiagoa, orduan udala gizarteak eskatzen duenetik hurbilago egongo delako. Azken finean, horretan datza gure lana. Horregatik, botoa ematera eta euren lehentasunak adieraztera animatzen ditugu herritarrak, Abadiño hobetzen jarraitzeko", azaldu du Mikel Urrutia alkateak.