Amaia Aldaik eta Goiuri Zabaletak jokatuko dute Emakume Master Cup txapelketako finala

Anboto 2023ko abe. 7a, 10:15

Zabaleta eta Garai Traña-Matienako pilotalekuan

Emakume Master Cup Laboral Kutxa txapelketako finala Durangon jokatuko da abenduaren 17an. 

Atzo jokatu ziren finalaurrekoak Traña-Matienako pilotalekuan, goraino bete zen pilotalkeuan. Eta bertatik irten ziren abenduaren 17an Durangoko pilotalekuan jokatuko duten pilotarien izenak. Bata Amaia Aldai izango da, azken bi urteetako txapelduna. Eta bestea, Goiuri Zabaleta. Zabaletak 14 urte besterik ez ditu eta Leitzakoa da. 

Aldaik Miriam Arrilagaren kontra jokatu zuen eta 22-3 irabazi zion. Zabaletak, berriz, Leire Garairen kontra jokatu zuen, eta 22-19 menderatu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!