Abadiñoko Udala Osakidetzako arduradunekin batuko da, Traña-Matienako Pediatria zerbitzuari "behin-betiko soluzioa" topatzeko

Anboto 2023ko abe. 5a, 11:26

Bilera datoren eguaztenean, abenduak 13, egingo dute. Mikel Urrutia alkatea Barrualde-Galdakao ESIko arduradunekin batuko da. 

Abadiñoko Udaletik jakitera eman dutenez, joan den astetik, Traña-Matienako osasun-zentroak ez du pediatria zerbitzu espezifikorik, eta, ondorioz, familiek inguruko beste udalerri batzuetara joan behar dute. Egoera hori ikusita, gobernu-talde berriak bilera bat eskatu du Barrualde-Galdakao ESIko arduradunekin, berehalako konponbidea bilatzeko. 

"Pediatriako titularrak erretiroa hartu zuenetik, pediatria zerbitzuak gorabehera asko izan ditu, eta joan den astetik ez dago zerbitzurik. Egoera horren berri izan bezain laster bilera eskatu genuen arlo horretan eskumenak dituen Osakidetzarekin, epe labur zein luzerako konponbidea behar dela uste dugulako", azaldu du Mikel Urrutia alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!