Plastikoaren kontsumoa murrizteko kanpaina jarri dute martxan Abadiñon

Anboto 2023ko abe. 5a, 08:00

Abadiñoko Udalak eta merkatarien elkarteak jarri dute martxan kanpaina.

Plastikoaren kontsumoa murrizteko Abadiñoko Udalak eta Merkatarien Elkarteak 'Herria zaintzen' kanpaina jarri dute martxan. Hori horrela, abenduaren 4tik 23ra bitartean, 30 euro edo gehiagoko erosketengatik, oihal poltsa batez, futa eta barazkietarako sare poltsa batez, edalontzi batez eta harategirako/arrandegirako erabil daitekeen tupper batez osatutako pack-a emango dute. 

"Plastikoa da gehien erabiltzen dugun materialetako bat, eta deskonposatzen denbora gehien behar duenetakoa ere bada. Funtsezkoa da gure eguneroko bizitzan plastikoen erabilera murriztea eta birziklatzea", azaldu du Edurne Maguregi alkateordeak.

Kanpainara atxikitako establezimenduak: 

  • Barnebide jatetxea
  • Bodeguilla
  • Edurne Arraindegia
  • Enxebre Ogi Denda
  • Matienako estankoa
  • Federópticos Apraiz
  • Marian frutadenda
  • Petite
  • Mapfre Matiena
  • Matiena okindegia
  • Parriaundi okindegia
  • Carmen ileapaindegia
  • Vancouver
  • Zure Denda
  • Basque Country Bike
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!